XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iragarpenak Obra eta Zerbitzuen Enkante eta Lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

IRAGARPENA, Kontratazio Batzorde Nagusiarena, zeinen bidez Borondatezko Aurrikuspen Sozialeko Erakundeek jokatzen duten paperari buruzko sentsibilizazio kanpaina bat burutzeko lanetarako esleipena jendaurrera ateratzen bait da.(KBN 340/90 Esp.).

1984rako Euskal Autonomi Elkartearen aurrekontu orokorrak ezarri zituen abenduaren 20ko 30/1983 Legeak aldatutako Estatuaren Kontratuetarako Legeko 38. atalak kontratuaren esleipena, horretarako erabiltzen den prozedura edozein izanik ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dela xedatu zuen, 25.000.000 PTAtik beherakoak betekizun horretatik salbu geratzen direlarik.

Ildo horretatik, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzuen Zuzendari Jn. T. Argiak, 1990eko azaroaren 15ean, honako hau erabaki zuen: Borondatezko Aurrikuspen Sozialeko Erakundeek jokatzen duten paperari buruzko sentsibilizazio kanpaina bat burutzeko kontratua Atico, S. A. enpresari esleitzea, hogeitemeretzi milioi, bederatziehun eta laurogeitamalau mila, ehun eta laurogeitamabi (39.994.192 PTA) pezetatan.

Lizitazioa, lehiaketa publikoaren bidez, 1990eko urrairen 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarpenaren bidez burutu zen.

Administrazio bidea agortzen duen erabaki horren aurka, legez hori doakienek, egokitzat jotzen baldin badute, Administrazioarekiko Liskarrauzi errekurtsoaren aurretiko berraztertze errekurtsoa tartejarri ahal izango dute erabakia eman zuen organuaren aurrean, iragarpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epearen barruan.

Berraztertze errekurtsoak erabaki adierazia jasotzen badu eta hori ezezkoa bada, Administrazioarekiko Liskarrauzi errekurtsoa berraztertze errekurtsoaren berri jasotzen den egunaren biharamunetik aurrera tartejarri ahal izango da, bi hilabeteko epearen barruan.

Berraztertze errekurtsoak erabaki adierazirik jasotzen ez badu, berraztertze errekurtsoa tartejarri zen egunaren biharamunetik kontatuko den urtebeteko epearen barruan tartejarri ahal izango da Administrazioarekiko Liskarrauzi errekurtsoa.

Administrazioarekiko Liskarrauzi errekurtsoa Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Auzitegi Gorenaren Liskarrauzietarako Salaren aurrean aurkeztu beharko da.

Vitoria-Gasteiz, 1990eko azaroak 23. Ondare eta Kontratazio Zuzendaria, JOSE MIGUEL GARCIA GOMEZ.